Skip to main content

Kalean bizi direnentzako janari bilketa arrakastatsua

Irudia
Afari solidarioak_Janari bilketa

DBH lehenengo mailako ikasleek elikagai bilketa solidarioa antolatu dute


Ikasleek Kaleko Afari Solidarioak (KAS) boluntarioei laguntzeko elikagai bilketa martxan jarri zuten otsailaren 14a bitarte. Lizeoko familia, ikasle eta irakasle guztiak parte hartzera gonbidatu zituzten, eta gelaz gela aurkeztu zuten beren ekimena (argazkietan geletan egindako aurkezpenak ikus daitezke).

Proiektu Komunitario arloko klase batean, Agus Rodriguez, KAS elkarteko boluntarioetako bat, ikasleekin izan zen. Agusek azaldu zien urteko 365 gauetan Donostiako kalean bizi diren 200 bat etxegaberi afari bero bat eskaintzea dutela helburu. Lau urtez aritu dira lanean borondatez, inolako diru laguntzarik gabe, eta beren etxeetan edo elkarteetan prestatzen dituzte afariak.

Kaleko Afari Solidarioetako kideek pasa den otsailaren 5ean lehenengo jaki sorta eraman zuten. Hortik aurrera jasotako janaria ere laster eramango dute banatu ahal izateko.

Hauxe otsailaren 5a bitarte jasotako janaria kopurua:

Babarrunak: 27,5 kg
Esnea: 44 litro
Garbantzuak: 34 kg
Arroza: 89,5 kg
Dilistak: 76,5 kg
Pasta: 102,8 kg


 

Azken albisteak

Hedatze programaren baitan, DBHko “Ongi Etorri” taldeko ikasleak Donibanen barrena ibilbide ederra osatzen aritu dira gure ikastolara iritsi berri diren ikasleekin batera.
Lezoko Errota Guraso Taldeak "Heldu Euskarari" egitasmoko bideo berri bat aurkeztu du, eta oraingoan Lizeoko bi langile dira protagonista: Eva eta Nagore.
Aurten, lehen aldiz, ekimenak eskatzen duen gutxieneko adinera iritsi direnez, Batxilergoko lehen mailako ikasleek Euskaraldian parte hartu ahal izango dute, eta Pasaiako Euskaraldiaren koordinatzailea Lizeoan izan dugu ek