Skip to main content

Argiaren bidez mundua esploratzen

Irudia
Argi_mahaia

Bi urteko geletako umeak ARGI MAHAIAk baliatuz ikasteko modu berriak deskubritzen ari dira. Tresna pedagogiko honek hainbat onura eskaintzen dizkio haurren garapenari, argiekin, koloreekin eta formekin esperimentatzeko aukera emanez.

Material ezberdinen behaketa eta manipulazioaren bidez, haurrek motrizitate fina, koordinazioa eta jakin-mina garatzen dituzte. Gainera, argi mahaiek kontzentrazioa, irudimena eta jolas sinbolikoak sustatzen dituzte umeengan.

Ikusten dituzuen argazkiak Lezoko ikastolakoak dira, gure protagonistak esperientzia polit eta aberasgarri batez gozatu dute.

 

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? đź‘€
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.