Skip to main content

Industria mundua gertutik ezagutzen

Irudia
Industria mundua gertutik ezagutzen

Duela egun batzuk Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek ABB Niessen eta Agui enpresak bisitatu zituzten, lan-mundura hurbiltzeko aukera paregabea izanik.

ABB Niessen-en, Giza Baliabideen arduradunak hartu zituen, eta enpresan lan egiteko bilatzen dituzten profilak, hautaketa-prozesua eta elkarrizketak azaldu zizkien. Gainera, bi langileren esperientziak entzuteko aukera izan zuten. Bukatzeko, produkzioaren fase ezberdinak ezagutu zituzten tailerrean.
Agui Sistemas de Mecanizado enpresan, bere aldetik, taldea bitan banatu zen: batzuk enpresaren funtzionamendua eta kontratazio-prozesua ezagutzen aritu ziren, eta beste batzuk tailerrean izan ziren.

Industria sektorearen barrunbeak ezagutzeko eta etorkizuneko aukerak aztertzeko esperientzia aberasgarria izan zen.

Azken albisteak

Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.
Irailaren 17an, Antxoko ikastolan parte-hartze saio berri bat egin genuen jolastokiaren etorkizuna elkarrekin pentsatzeko eta diseinatzeko.
Parketarrak egitasmoa martxan da berri ere Pasaian. Ekimen honen bidez, kaleak eta parkeak euskaraz jolasteko, hitz egiteko eta elkarrekin bizitzeko gune bihurt