Skip to main content

Lezoko plaza bete dugu inauteriko dantzekin eta irribarreekin! (+)

Irudia
Lezoko Gurutze Santuaren plaza bete dugu inauteriko dantzekin eta irribarreekin!

Gaur Lezoko Gurutze Santuaren plaza bete dugu inauteriko dantzekin eta irribarreekin! 

Kalejiran sartu gara plazara Trastamintxoren eta Argitxoren gidaritzapean, Lizeoko txistularien doinuek lagunduta. Atzetik, Zirikuak eta Marinazkane sorgina… eta haien segidan, Lehen Hezkuntzako gure 500dik gora dantzariak!

Eskerrik asko inauteriko emanaldi zoragarri hau posible egin duzuen guztioi: Lezoko Trapujale Taldeari, euskal kultura bizirik mantentzeko egiten duzuen lan eskergagatik; Lezoko Udalari, ematen dizkiguzuen erraztasun eta laguntzagatik; gure txistulariei giroa alaitzeagatik, eta, azkenik, ikuskizunaz gozatzera hurbildu zareten senide guztiei!

Kategoriak

Azken albisteak

Gaur Lezoko Gurutze Santuaren plaza bete dugu inauteriko dantzekin eta irribarreekin! 
Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek ikuskizun aparta eskaini diete ikastolako gainerako ikasleei!