Skip to main content

Harresiak eraitsi, zubiak eraiki!

Irudia
Harresiak eraitsi

DBH3ko ikasleak Ipar Euskal Herria ezagutzen aritu dira. 

Proiektu Komunitarioak ikasgaian Ipar Euskal Herria sakonago ezagutzen aritu dira DBH 3ko ikasleak. Ikasgelan egindako lana borobiltzeko, otsailaren 4an txangoa egin zuten Baionara. Bideo honetan eguneko kronika txiki bat duzue.

Baionako Etxepare Lizeoan egindako bisitan, DBH 3ko ikasleek Ipar Euskal Herriko ikastoletako ikasleen borroka gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Bertako ikasleek azaldu zieten gaur egun ezin dituztela baxoa eta beste azterketa ofizialak euskaraz egin, nahiz eta ikasketak hizkuntza horretan burutu.

Ondoren, EITBren egoitzara joan ziren, kazetaritza lanak gertutik ezagutzeko. Eguerdian, Baionan barrena ginkana bat egin zuten, hiria esploratuz eta hainbat erronka gaindituz. Azkenik, Zizpa Gaztetxean bildu ziren gaztetxearen proiektua ezagutu zutelarik.

Proiektu honi guztiari "Harresiak eraitsi, zubiak eraiki" izena jarri diote. Gainera, txango hau eta aurretik Lizeoko sarrerako horman Jonkol muralgilearekin egindako murala finantzatzeko, plastikako eskoletan irudi bat sortu eta poltsoak diseinatu dituzte. 


 

Azken albisteak

Hedatze programaren baitan, DBHko “Ongi Etorri” taldeko ikasleak Donibanen barrena ibilbide ederra osatzen aritu dira gure ikastolara iritsi berri diren ikasleekin batera.
Lezoko Errota Guraso Taldeak "Heldu Euskarari" egitasmoko bideo berri bat aurkeztu du, eta oraingoan Lizeoko bi langile dira protagonista: Eva eta Nagore.
Aurten, lehen aldiz, ekimenak eskatzen duen gutxieneko adinera iritsi direnez, Batxilergoko lehen mailako ikasleek Euskaraldian parte hartu ahal izango dute, eta Pasaiako Euskaraldiaren koordinatzailea Lizeoan izan dugu ek