Skip to main content

Kaleko Afari Solidarioko (KAS) hiru kide eta Badr El Amari gazte marokoarra izan dituzte solaskide DBH1ekoek

Irudia
Badr El Amari eta KAS

Badr El Amari: sukaldari izan nahi duen gaztea

Marokokoa da, Donostiara etorri zen duela urte eta erdi eta kalean bizi da.

DBHko lehenengo mailako ikasleek bisita berezia jaso dute gaur: Kaleko Afari Solidarioko (KAS) hiru kide eta Badr El Amari gazte marokoarra izan dituzte solaskide.

Badr-ek bere bizimoduaren berri eman die: duela urte eta erdi iritsi zen Donostiara, eta oraindik kalean bizi bada ere, mekanika eta igeltseritza ikastaroak egin ditu eta orain sukaldaritza ikasten ari da. Bere ametsa? Euskal Herrian bizi ahal izatea sukaldari lanetan, hori aitortu die gazteei.

KASeko kideek, bere aldetik, (Araceli Sanz, Alejandro Terrones eta Agus Rodríguez) Lizeoan DBHko lehenego mailako ikasleek egindako janari bilketa eskertzeko baliatu dute saioa.

Eskerrik asko Badr, Araceli, Alejandro eta Agus zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!
 

Azken albisteak

Etxeetan jaso duzuen Eguberriko postalaren atzean dagoen sormen prozesua ezagutzeko, Garazi Kuesta ikasle ohiarengana jo dugu. Harekin hizketan aritu gara, “Elkartasunez” deitu duen postalaz.
Bidaia kulturalaren baitan, Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Espainiako hiriburuan murgiltzeko aukera izan dute egunotan.