Skip to main content

Herbeheretako lagunak etxerako bidean!

Irudia
Eskola trukea 2025_agurra

Gure eskola-trukeko ikasleek Roermond-erako bidea hartu zuten atzo goizean. Juanba Berasategin egin zuten kultur ekitaldi ederra izan zen agurreko azken ekintza handia.

Astean zehar Donostia eta Bilbo ezagutu, hemengo jakiak probatu, esku pilotan jokatu, arraunean aritu, euskaraz ikasi eta euskal kulturaz primerako eskolak jaso dituzte.

Pasaia-Lezo Lizeoak eta Roermond hiriko Bisschopelijk College Broekhin institutuak 2004-05 ikasturtetik garatzen duten eskola-trukeak berriz ere esperientzia zoragarriak utzi dizkigu. Datorren urtekoa prestatzen ari gara jada! 

Eta gogoratu! Egunero zertan aritu diren jakin nahi baduzue bilatu gure web atarian Urkok eta Iraiak egunero idatzi diguten kronika.

 

Hemen Oarsoaldeko Hitzak egindako kronika: Oarsoaldeko Hitza

 

Azken albisteak

Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Durangon izan dira egun pasan,
Aurten ere, Lizeoko Euskararen Eguneko MOSAIKOA sortu dugu, eta atzo egindako urteko batzarrean estre
Berriki deitu dugu Gelaburuen Foroa eta, benetan, pozik gaude izan duen harrerarekin.