Skip to main content

Kulunkan: Euskara sustatzeko zubiak eraikitzen parkeetan eta ikastolan

Irudia
Kulunkan parkeetan

Familietan hizkuntza ohituretan eragiteaz gain herriko parkeetan ere gure hondar aletxoa jarri nahi dugu.

Horregatik, hirugarren mailako ikasleak Lizeoko goiko eraikinetik “herrietako” Lilitegietara jaitsi dira, elkar ezagutzeko asmoz. Aurten, lehen aldiz, Trintxerpeko Udal Lilitegira ere joan dira.

Opariak banatu, hamaiketakoa partekatu eta festa giroan ibili dira elkarrekin, norbera bere Kulunkan-lagunarekin.

Jakin, bisita honek helburu argia daukala: Lilitegietako txikienek ezagutzea parkeetan bere inguruan jolasten ariko diren 8-9 urteko lagunak, eta batez ere jakitea haiekin euskaraz aritu daitezkeela.
Gogoratu! KULUNKAN hizkuntza ohituretan euskararen aldeko aldaketak sustatzeko egitasmoa da, pausoz pauso, beti aurrera: euskararen herria, munduko harribitxia!
 

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.