Skip to main content

"Josevisky" ilustratzailearekin marrazki eta istorioen munduan murgiltzen

Irudia
Josevisky

"Argixorgin" irakurri ondoren, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Joseba Larratxe "Josevisky" ilustratzailearekin elkartzeko aukera izan dute Juanba Berasategi aretoan. Euskal Herriko Idazleen Elkartearen eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin antolatutako saio honetan ikasleek ilustratzaile lanaren sekretuak ezagutzeko aukera izan dute.

Marrazkiak sortzeko trukoak erakutsi, ilustrazioekin jolastu eta galdera mordoa erantzun ditu Josebak, beti bezala, ikasleen jakin-minari erantzunez. Gainera, Xabiroi komiki aldizkaria ere hizpide izan dute, datorren ikasturtetik aurrera etxeetara eramateko aukera izango baitute!

Ohi bezala, plazera izan da Josebarekin partekatutako tartea! Eskerrik asko eta hurrengora arte!

Azken albisteak

Orientatzaile bat kontratatu behar da, lan jardueraren %100ean datozen hilabeteetarako. Eskatzen edota baloratuko diren baldintzak:
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.