Skip to main content

"Miñan" liburuaren eta antzezlanaren bidez, bidaia hunkigarria DBH3n

Irudia
Miñan

Goiza bete-betea izan dute DBH3ko ikasleek! Lehenik, Amets Arzallusekin solasaldi interesgarri batean murgildu dira “Miñan” liburuaren inguruan, Ibrahima Balderen bizitzaren kronika jasotzen duen kontakizun hunkigarrian sakonduz.

Ondoren, Juanbara jaitsi dira, eta Pasaiako Udalari esker, Artedramakoak zain zituzten "Miñan" antzezlana eskaintzeko prest. Zirraraz eta hausnarketaz betetako emanaldia izan da. Bukatzean, aktoreekin solasaldia izan dute, eta, nola ez, mokadutxo batez gozatzeko aukera ere bai.

Ekimen hau Proiektu Komunitarioak ikasgaian "Migranteak eta arrazakeria Euskal Herrian" gaia lantzen aritu diren DBH3ko ikasleentzako prestatu dugu, eta esperientzia honek hausnarketa sakonerako bide ematen du. Gainera, DBH1eko ikasleek Kaleko Afari Solidarioak herri-ekimenarekin Lizeoan egin duten lanketarekin erabat uztartzen da, ikasitakoa beste ikuspegi batetik aberastuz.

Halaber, DBH3ko ikasleek pasa den otsailaren 4an Baionara egindako txangoan ginkana batean parte hartu zuten. Ginkana hartako irabazleek Amets Arzallusek ekarritako sari berezia jaso dute: "Baxoa euskaraz" kamiseta bana. Zorionak irabazleei!

Azken albisteak

Etxeetan jaso duzuen Eguberriko postalaren atzean dagoen sormen prozesua ezagutzeko, Garazi Kuesta ikasle ohiarengana jo dugu. Harekin hizketan aritu gara, “Elkartasunez” deitu duen postalaz.
Bidaia kulturalaren baitan, Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Espainiako hiriburuan murgiltzeko aukera izan dute egunotan.