Skip to main content

Euskaraz ari, euskara sari!

Irudia
Euskaraz ari

Euskaraz gehien aritzen diren DBHko eta Batxilergoko ikasleek merezitako saria jaso dute: Euskaltzaleen Sariari esker bi emanaldiz gozatu dute eta gainera pizza goxoak jan dituzte.

DBH1eko eta DBH2ko ikasleek Mugan musika taldearen proiektua ezagutu dute Pablo Zurutuza taldeko abeslari eta gitarristaren eskutik. Musikaren sorkuntzaz gehiago jakiteko aukera izan dute eta, gainea, Zurutuza zuzenean entzuteko plazera ere izan dute [Entzun Zurutuza lehenengo bideoan].

DBH3ko, DBH4ko eta Batxilergoko ikasle euskaltzaleenek, bere aldetik, Ekida kolektiboaren "Plaza hau gurea da" antzezlana ikusi eta aktoreekin hitz egiteko aukera izan dute [Antzerki emanaldiko irudiak bigarren bideoan].

Zorionak guztiei eta euskaraz bizi! 
 

Azken albisteak

Egungo testuinguru soziolinguistikoan, familia da gure seme-alaben euskalduntze-prozesuaren bihotzetako bat.
Oporrak ate joka ditugun honetan, Ikastolen Elkarteak ARITUZ bertsio berritua aurkeztu du, familiei eta lagunarteei euskaraz aritzeko baliabid
Amaiur Viana DBH4ko ikasleak Urruzuno Literatur Saria jaso du Gizartea guri deika ari da lanagatik.