Skip to main content

Ilun, Beltxita, Ponpon, Blaki eta Txoko. Naturak bere bidea egin du!

Irudia
Txitak

Lehen Hezkuntzako 2.C gelakoek esperientzia zoragarri eta hunkigarria bizi izan dute eta bideo zoragarri hau helarazi digute! 
Naturarekin lotura zuzenean landuz, arrautzak inkubagailuan sartu, 21 egun itxaron, eta… naturak bere bidea egin du! Txitak jaio dira!
Ilun, Beltxita, Ponpon, Blaki eta Txoko izenez bataiatu dituzte, eta gelan hazten joan dira. Ikasleek gertutik ikusi dute bizitzaren miraria.


Esperientzia ahaztezina, inondik inora! 

Gure zorionerako, egindako lana bideo polit honetan jaso dute!

Azken albisteak

Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.
Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.