Skip to main content

Auzolana antxoko ikastolako patioa eraldatzeko

Irudia
Antxoko patioa atontzeko auzolana kartela

Antxoko ikastolako guraso talde batek auzolan eguna deitu du Antxoko Ikastola Txikiaren kanpoko jolas eremua hobetzeko. Komunitatea indartzeko eta haurrei espazio hobea eskaintzeko aukera paregabea. 

Bihar, larunbata, apirilak 5ean elkartuko gara, eta denon artean zerbait ederra sortzen hasiko gara.

Egitaraua:

10:00 - Hasiera eta margoketa lanak 

11:00 - Haurrentzako jolasak, DBHko euskara taldekoek dinamizatuta
12:00 - Txokolatada eta argazkia
Eta bukatzeko, herriari buelta!

Animatu eta parte hartu! Guraso, ikasle eta lagun guztiak gonbidatuta zaudete!

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? 👀
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.