Skip to main content

Soziolinguistika Jardunaldiko argazkiak eta laburpen bideoa

Irudia
soziolinguistika jardunaldia

šŸŽ„ Lizeoko Lehenengo Soziolinguistika Jardunaldiaren laburpena ikusgai!

 
Ikusi Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek egindako ikerketa zientifikoa jendaurrean aurkeztu zutenekoa. Taldeka, ikastolan eta herriko hainbat gunetan euskararen erabilera neurtu eta esku-hartzeak egin zituzten: jolastokian, jangelan, entrenamenduetan… Ondoren ā€œposter zientifikoakā€ garatu eta jardunaldian aurkeztu zituzten.

Zientziaren Oinarriak ikasgai berrian oinarrituta, Soziolinguistika Klusterreko lanabesekin eta metodo zientifikoa erabilita garatu dute proiektua. Ondorioak, gainera, baikorrak: jolasak, musika, hezitzaile euskaldunak eta ohitura aldaketak erabilita, erabilera indizeak handitu egiten dira.

Ikusi jardunaldiaren bideo laburpena eta entzun Nekane Artola, Pasaia-Lezo Lizeoko eta Ikastolen Elkarteko lehendakariaren eta Xabi Lasa, Ikastolen Elkarteko hizkuntza egitasmoen arduradunaren iritziak. Gainera, Aitor Salaberria eta Olatz Salaberria irakasleek proiektuaren nondik norakoak azalduko dizkigute.

 

Azken albisteak

Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.
Ikasturtea amaitzear da, eta azken asteetako beroak lagunduta, ur-jolasek eta freskatzeko uneek leku berezia hartu dute gure ikastoletan.