Skip to main content

Erleen munduan murgilduta!

Irudia
-

Haur Hezkuntzako bost urteko ikasleek bisita berezia jaso dute aste honetan: Bidatz Sasiain, Tolosako Osabi Naturala elkarteko erlezaina, ikastola txikietara etorri zaigu erleen inguruko altxor guztiak partekatzera.

Saioan zehar ikasleek jakin-min handiz entzun dituzte erleen bizimoduari eta erlezaintzari buruzko azalpenak: nola bizi diren, zer lan egiten duten eta nola ekoizten duten ezti gozoa. Ezti mota desberdinak dastatzeko aukera ere izan dute, eta amaitzeko, erle argizariarekin egindako kandela polit bana sortu dute. Eta, sorpresa! Erleak ere bertan izan dira!

Eskerrik asko Bidatz eta Osabi Naturala elkarteari, gure txikiei naturaren magia eta balioa gertutik ezagutarazteagatik. 

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? đź‘€
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.