Skip to main content

Lucio Urtubiaren bizitza Belatzen ahotan

Irudia
-

Izugarrizko pribilegioa izan da, beste behin, Mikel Santos “Belatz” ilustratzailea Lizeoan hartzea. DBH 3ko ikasleek aurrez “Gerezi garaiak” komiki liburua irakurri eta landu dute, eta gaur, lan hori biribiltzeko aukera paregabea izan dute egilearekin bertatik bertara arituta.

Komikiak Lucio Urtubia nafarraren bizitza kontatzen du: igeltseroa, anarkista, ekintzaile nekaezina eta AEBetako banketxe handien amesgaiztoa izandakoa.

Luciok bere bizitza komiki bidez kontatua izan zedin eskatu, eta Txalaparta argitaletxeak Belatzi enkargatu zion lan hori.

Urtubiarekin izandako harreman pertsonalaz aritu zaie Belatz, pasadizo batzuk partekatuz eta bizipen hunkigarriak kontatuz. Gainera, ikasleek Lucio Urtubiaren eskuizkribu bat, Belatzek komikia sortzeko egindako bozetoak eta marrazki originalak ikusteko eta ukitzeko pribilegioa izan dute.

Biografia harrigarri bat ezagutzeko aukera aparta eta aberasgarria izan da ikasleentzako.

Azken albisteak

Bisita berezia izan dugu DBH1eko ikasgelan: Harrera Sareko boluntarioak, Peio Aierbe eta Marixabel Kerejeta, eta haiekin batera Said Bouhmad eta Badr El
Pauso berri bat eman dugu energia berriztagarrien alde: Lezoko Kunkana Energia Berriztagarrien Komunitateko bazkide bihurtu gara eta kooperatiba horren lehenengo instalazio fotovoltaikoa
Ibon Martin idazle donostiarra Juanba Berasategi aretora hurbildu zaigu Lehen Hezkuntzako laugar