Skip to main content

"Gurea erabil dezakezu" ekimena martxan da Lezon

Irudia
-

Lezon martxan da "Gurea erabili dezakezu” ekimena, gazteen eta nerabeen artean smartphoneen erabilera atzeratzeko asmoarekin. Herriko hainbat taberna, saltoki eta udal eraikin batu dira ekimenera, eta beraien ateetan pegatina bereizgarriak jarri dituzte. Leku horietan, beharra izanez gero, umeek telefonoa erabili ahal izango dute behar dituzten deiak egiteko.

Ekimenaren atzean herriko Hezkuntza Foroa dago, eta tartean Errota Guraso Taldeko kideak, Udalarekin eta Hezikuntza Guraro taldearekin elkarlanean.

[Irakurri hemen Oarsoaldeko Hitzaren kronika]

Pasaian ere, iazko abendutik, martxan da "Gurea erabili dezakezu" ekimena. OnHartu Guraso Taldeak Karmengo Ama ikastetxeko gurasoekin elkarlanean sustatu eta Udalaren eta Laurak Bat merkatari elkartearekin batera jarri zuten abian. Lezon bezala, Pasaiako ikastetxeetako guraso taldeek, elkarlanean, herriko “Altxa Burua” taldea sortu zuten.

[Hemen Oarsoaldeko Hitzak iazko abenduan argitaratu zuen berria]

Gure ikastolak ere, apirilean, egin zuen bat "Altxa Burua" ekimenarekin, eta pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatzen ari gara hezkuntza-komunitate osoan. Gazteekin, nerabeekin, gurasoekin eta irakasleekin batera begirada altxatzea dugu helburu.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu