Skip to main content

Zabalik dago UDA 2025 Kirol Kanpainarako izen-ematea!

Irudia
-

Oarsoaldeko lau udalek –Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia– UDA 2025 Kirol Kanpaina aurkeztu dute, jada 16. urtez antolatzen den udako kirol eskaintza zabala. Izen-ematea irekita dago jada.

Kanpaina Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiaren elkarlanari esker jarri da martxan, eta helburu nagusia da lau udalerrietako baliabideak bateratuz herritarrei aukera zabalagoa eta irisgarriagoa eskaintzea.

Eskaintza oparoa da eta gustu eta adin guztietarako jarduerak biltzen ditu: piraguismoa, arrauna, paddle surf-a, bela, igeriketa, eskalada, dantza, gimnasia erritmikoa, cycling, gazte fitnessa, judoa, tenisa, pilota, paddela, zirko tailerrak…  eta askoz gehiago!

Ez galdu aukera eta parte hartu Oarsoaldeko uda aktibo eta dibertigarri honetan.

Jardueren prezioak, helbideak, kontaktuak eta informazio osoa kontsultatu hemen

 

UDA KIROLA 2025.pdf

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.