Skip to main content

“Ongi etorri” taldearen lana, bikain!!!

Irudia
-

Hedatzen egitasmoaren barruan, “Ongi etorri” taldea garatu dugu ikasturte honetan Pasaia-Lezo Lizeoan. Helburua argia izan da: etorri berri diren ikasleei baliabideak ematea bertako ikasleekin harremanak sakondu ditzaten, hizkuntza eta kultura aniztasuna balioan jarriz eta euskarara hurbiltzeko tresnak garatuz. 

"Ongi etorri" taldean DBHko 1etik 4. mailara arteko 40 ikaslek parte hartu dute zortzi saiotan. Taldean aniztasun handia izan dugu: jatorri, hizkuntza eta esperientzia desberdinetako ikasleak, eta hala, egitasmoa oso aberasgarria izan da. 

Askotarikoak dira ekimen honekin landu ditugun arloak: elkarren ezagutza dinamika ludikoen bidez; kultura eta hizkuntza ezberdinak partekatzea; lagun berriak egitea; euskararekiko hurbiltasuna lantzea; edota, ingurunea ezagutzea. 

Sortu dugun bideo honetan, ikasleek eta irakasleek beren balorazio pertsonalak adierazi dituzte: esperientzia hau nola bizi izan duten eta haientzako zer suposatu duen. 

Dudarik ez dago, “Ongi etorri” taldeak elkarbizitza, enpatia eta komunitatearen indarra indartu ditu Lizeoan. Bejondeizuela!

 

Azken albisteak

Ikasturtean zehar garatzen dugun Tartetxo bat gurekin ekimenak aurrera jarraitzen du, eta azken asteotan ere hainbat familia ikasgeletara gertu
Albiste bikaina jaso dugu ikasturtea amaitzear den honetan: ohiko deialdira aurkeztutako gure BATX2ko ikasle guztiek gainditu dute Unibertsitatean Sart