Skip to main content

Escape Room-a, ingelesez, gaindituta hirugarrenez!

Irudia
-

Lehen Hezkuntza seigarren mailako ikasleek ausardiaz eta adimenaz beteriko erronka bati egin zioten aurre ingeleseko ikasgaian: Escape Room-a! Aurten, hirugarren urtez jarraian, gure ikasle guztiek lortu dute Hurtsalot medikuaren ospitaletik ihes egitea.

Izan ere, ospitaleko mediku ilunak ikasle kaxkarinak nahi zituen bere esperimentu ilunetarako, baina gure neska-mutil azkarrek proba guztiak gainditu eta ateak irekitzeko giltza aurkitu zuten. Zorionak guztioi!

Hemen dituzue egun horretako argazki batzuk, une berezi hura gogoratzeko.

Azken albisteak

Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.
Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.
Irailaren 17an, Antxoko ikastolan parte-hartze saio berri bat egin genuen jolastokiaren etorkizuna elkarrekin pentsatzeko eta diseinatzeko.