Skip to main content

Udako uzta etxeetara

Irudia
-

Lizeoko goiko eraikina natura bete-betean dago kokatua eta gure ingurune berezi horretan hainbat fruitu arbola ditugu: lau sagarrondo, muxikondo bat eta gaztainondoak.

Duela sei urtetik hona, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek ikasturte hasierarekin bat “On egin” gaia lantzen dugu. Gaia era praktikoan lantzeko ikasturteko lehen egunean ikasleek udan hazitako fruituak bildu eta ondoren konpota goxo bat prestatzen dugu gure sukaldean.

Bildutako sagarrekin egindako konpota goxoa ikasleek etxera eramango dute. Gainera, ikastolan bildutako gaztainak ere banatu eta etxera eramango dituzte, eta zuhaitz bakarra dugunez, muxika-konpota banatzeko exkax geratuko denez gero, gelan dastatuko dugu.

Argazkietan ikus dezakezuen moduan, LH4ko ikasleek sagarrak zuritu, bihotza kendu eta zatitu egin dituzte. Ondoren, ur laurden bat eta azukre pixka bat gehitu, eta gure sukaldariek emandako irakinaldi baten ondoren emaitza bikaina lortu dugu: etxeko sagar konpota, etxeetarako.

Ekimen honek badu, gainera, balio pedagogiko garrantzitsua: ikasleek elikadura osasuntsua lantzen dute eta elkarlanean naturarekiko harremana indartzen dute.

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.