Bai, bai! Igandean Arraun Lagunak taldeak Kontxako estropada irabazi zuen eta bandera gure DBH1eko eta DBH2ko geletan ikusi eta ukitzeko pribilegioa izan dugu.
Lorea Etxabe sanjundarrarekin Murgiltze saio bat hitzartuta genuen. Ikasle ohia da berau eta Arraun Lagunak taldeko arraunlari, gainera, ETBko “El Conquis” telebista saioan ere ezagun egin da azkeneko edizioko partaide izan baita.
Murgiltze saioetan, hain zuzen ere, euskararen erabilera sustatzeko erreferente diren eta ezagunak diren kirolari edo kultura munduko pertsonak ekartzen ditugu, eta zer hobe etxeko bat baino.
Lorea, batez ere, arraunaz eta Kontxako estropadaz hizketan aritu zaie ikasleei, baina hartu du denbora “El Conquistador del Caribe” saioaz aritzeko. Bitxikeria gisa, kontatu die euskaraz hitz egitera galarazten zietela, baina, euskaraz zekitenek ezkutuan erabili egiten zutela eta euskarak janaria lortu eta gose gutxiago pasatzeko balio izan ziola.
Arraunari dagokionez, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa interesgarria egin du: nahiz eta arraunlari gehienek euskaraz jakin, sarritan gaztelerara jotzen dutela kontatu du. Arraunlari bakar batek gaztelerara eraman dezake talde osoa. Baina, aurten, @arraunlagunakdonostia taldean joera hori irauli dute: Joana Halsouet biarriztarra patroi izan dutelarik (euskaraz eta frantsesez mintzatzen dena), talde osoak euskaraz aritzeko urratsa eman duela kontatu du Loreak.
Eskerrik asko, @lorea_etxabe ikasleentzako erreferente izan eta euskara beti presente izateagatik! 💚
Kontxako Bandera Lizeoan? Baiiiiii!!!
Irudia