Skip to main content

Gure irakasleek Mária Cousoren irakurketa lantzeko online ikastaroa jaso dute

Irudia
-

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gure irakasle guztiek María Cousok gidatutako hiru saioko prestakuntza batean parte hartu dute. Couso, neurozientzian eta irakurketa-prozesuaren ikerketan aditua da eta erreferente bilakatu da irakasleen artean.

Ikastaro honen helburu nagusia irakurtzen ikasteko prozesua hobeto ulertzea izan da. Cousoren mezua argia izan da: irakurketa ez da prozesu naturala, eraikuntza kulturala baizik, eta haurrek modu esplizituan eta garapenari egokituta ikasi behar dute.

Beti ere ikerketa zientifikoetan oinarrituta, zer egitea komeni den eta zer ez azaldu die Cousok gure irakasleei. Ikastaro atsegin eta oso baliagarria izan da, mila esker María!

Azken albisteak

Inauteriak gertu ditugu eta, urtero bezala, ikastolatik herriko ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, kasu honetan, Lezoko Trapujale taldeko kideekin.
Pasaiako Udalak sustatzen duen ESKUBIDEAN egitasmoan parte hartu dugu, ikasleen parte-hartzea eta ahotsa erdigunean jarriz.
Aurten ere DBH4ko ikasleak HIK DANTZA SENTITU egitasmoan aritu dira, Haatik Dantza Konpainiaren