Skip to main content

Parketarrak egitasmoa itzuli da!

Irudia
-

Bokalek eta Pasaiako Udalak antolatuta eta pasa den ikasturteko arrakasta ikusi ondotik Parketarrak egitasmoa bueltan dugu. 3 urtetik 5 urte arteko haurrak eta haien gurasoak zaudete gonbidatuta.

Irailaren 29an hasi eta urriaren 23ra bitarte Pasaiako barrutietan elkartuko gara, Hezten Aisialdi Taldeak dinamizatuta, euskaraz jolas egiteko.

🌱 Helburua familien artean euskarazko transmisioa indartzea da, parkeetan eta plazetan elkartuz, jolastuz eta ondo pasatuz. Saioak doakoak dira, ordubetekoak eta ez da aurrez izena eman behar.

📅 Egutegia:

✅ Donibane. Astelehenetan (17:00): Irailak 29 eta urriak 6, 13 eta 20

✅ Antxo. Astearteetan (17:30): Irailak 30 eta urriak 7, 14 eta 21

✅ San Pedro. Asteazkenetan (17:30): Urriak 1, 8, 15 eta 22

✅ Trintxerpe. Ostegunetan (17:30): Urriak 2, 9, 16 eta 23

Guraso eta seme-alaba, zatozte Parketarrak-ekin euskaraz jolastera!

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.