Skip to main content

Apuntatuko al dira Bertso Eskolara?

Irudia
-

Laugarren eta bosgarren mailako ikasleek bertso saio polita entzun dute gaur Lizeoan. Gurean izan ditugu bi bertsolari handi: Joanes Illarregi eta Maddalen Arzallus, eta primeran pasa dute elkarrekin!

Bertsoak entzun, gai jartzaile papera jokatu, eta barre artean bertsolariak kantuan entzun ondoren… galdera bat gelditu da airean, Nor animatuko da bertso eskolan izena ematera?

Horixe zuen helburua ikasgelan bertsolaritza irakasle Joanes Illarregik berak; bertsolaritza eta bertso eskola sustatzea. 

Eguerdietako ekintzen artean eskaintzen dugu bertsolaritza eta ostiralero izango dira saioak. Oraindik garaiz zabiltzate!

👉 Euskaraz sortu, adierazi eta lagun artean gozatzeko espazio paregabea izango da.

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? đź‘€
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.