Skip to main content

Aurten ere Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Kilometroetako Erronkan parte hartu dute

Irudia
-

Eguna goiz eta hotzetik hasi dugun arren, giro ona eta energia bikaina nabaria zen ikasleen artean.

 

Behin Elgoibarko plazara iritsita, ikastola bakoitzeko ikasleek, koreografia bat eraman dute aurrera, partaideak ezagutzeko asmoz. Aurtengo leloak zioen salto-saltoka egin salto euskarara doinuarekin, ederki berotu ditugu gorputzak, goizean zehar egin beharreko proba desberdinei aurre egiteko.

 

Lehen proban, orientazioaren bitartez, hainbat leku aurkitu eta ezagutu dituzte ikasleek, baita Elgoibarko maldak ere bai.

 

Jarraian, eskalada eta soka saltoko hainbat modalitate desberdin burutu dituzte kiroldegian.

 

Atseden hartzeko asti gutxirekin, gorputza baino, burmuina astindu behar izan dute ikasleek, kultur ginkana batekin.

 

Euskal kulturatik aldendu gabe, bertsotan jarri gaituzte eta lotsak alde batera utziz, doinu polita jarri diete ikasleek errima desberdinei.

 

Azken atalean, triatloi moduko bat egin dugu futbol zelaian non, zaku lasterketak, txirrindularitza eta korrika izan diren protagonista, taldekideen arteko koordinazioa azaleratuz.

 

Proben artean sukaldean aritzeko aukera ere izan dugu, “paella proban”. Erronkari guztiak aterpe baten goxotasunean, mahai inguruan bildu gara, paella mundiala dastatu eta arratsaldeko jai giroaz gozatzeko indarrak hartzeko.

Azken albisteak

Donibaneko Bixi-Bixi Elkartearekin elkarlanean, Lizeoak Saharako errefuxiatuen aldeko arropa bilketa egin du.
Lezoko Hezkuntza Foroak familiei zuzendutako prestakuntza-ziklo berri bat jarri du martxan, gaur egungo hezkuntzaren erronkei eta eguneroko b
Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek egun zoragarria pasa dute Pagoeta Natura Parkean.