Skip to main content

Urtz, Lizeoan sortutako musika taldea

Irudia
-

1988an, Pasaia-Lezo Lizeoko geletan, euskal musikaren historian arrastoa utziko zuen talde bat jaio zen: Urtz. Ikaskideen artean musika zaletasunak elkartu zituen Xabi Camarero, Josu Ariztegi eta Asier Arozena eta hortik aurrera sortu zen belaunaldi oso baten soinu-banda bihurtuko zen taldea.

Oarsoaldeko Hitza astekariak gogorarazi bezala, larunbatean Pasaiako herriak Urtzen ibilbidea aitortu eta errekonozituko du pasaitar taldeak Antxoko Ibaiondo frontoian emango duten kontzertu batean.

Gure aldetik, Hitzaren artikuluko lerro batzuk azpimarratu nahi ditugu Xabi Camarerok esanak, Urtz musika taldearen jatorriaz ari dela: “Esango nuke Urtz eskolan egiten hasi ginen zirriborro baten bukaera dela. Lizeoan ginen, gustuko genituen gauzen inguruan aritzen ginen, eta ikusi genuen ederra izan zitekeela gure artean talde bat sortzea.”

📲 Artikulua osorik irakurri dezakezue Oarsoaldeko Hitzaren webgunean. Eta aprobetxatuz, gonbidapen bat: kontsumitu eta babestu euskarazko eta gertuko prentsa.

Azken albisteak

DBH3ko ikasleek, Musikariak Ikastetxean programaren baitan,
kastolako urmaelean urte osoan izaten da bizia, baina udaberriarekin batera piztu egiten da eta kolorez betetzen da ingurua.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arritxulon, naturaz inguratutako giroan esperientzia ahaztezina biziz.