
Elgoibarko Kilometroak jaia igaro ondoren, udazkeneko bigarren zita handia dator: Nafarroa Oinez 2025 🎉.
Aurten, Paz de Ziganda Ikastolak antolatuta, ospakizuna urriaren 19an, Atarrabian izango da, eta “Buruz, bihotzez eta oinez” izango da leloa.
Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen lana eta euskara aldarrikatzeko une bereziak izaten dira, eta aldi berean, auzolanaren eta komunitatearen indarra erakusten dute. Ikastolen mugimendua guztiona da, eta guztion parte-hartzea behar du.
Aurten ere, egitarau zabala prestatu dute asteburu osorako:
🎭 Antzerki eta musika emanaldiak,
🎨 tailerrak eta jolasak txikientzat,
🎶 kontzertuak eta kale animazioa,
🍴 eta noski, jaigiro eta elkartasuna izango dira nagusi Atarrabiako kaleetan.
Lizeotik familientzako autobusa antolatuko dugu Atarrabiara joateko.
🕘 Irteera: 9:00ak aldera
💶 Prezioa: 10 € gurasoentzat | 5 € ikasleentzat | 12 € Lizeokoak ez direnentzako
🗓️ Izen-ematea: urriaren 16a baino lehen
👉 Galdetegia hemen
Euskararen eta ikastolen alde, denok Atarrabiara! 🚍💚