Skip to main content

Etorkizuneko trebetasunak gaurtik lantzen: pentsamendu konputazionala

Irudia
-

Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza bati esker, eta Ikastolen Elkartearen bitartez, Lizeoan pentsamendu konputazionala lantzeko material berria jaso dugu:


✅ Haur Hezkuntzan, jolasak

✅ Lehen Hezkuntzan, robot txikiak

✅ DBHn, Arduino ekipoak programazioa eta robotika lantzeko.

Baina… zer da pentsamendu konputazionala?

Arazoak modu logikoan eta sortzailean konpontzeko pentsatzeko era bat da, informatikaren oinarriak erabiliz, baina pantailatik harago. Helburua da analisi, estrategia eta sormen gaitasunak garatzea, ikasleak pentsamendu autonomo eta konplexurako prestatuz.

Lizeoan, etapa bakoitzean pentsaera konputazionala pixkanaka lantzen hasiko gara, curriculumean jasotako moduan.

Irudi hauetan, Haur Hezkuntzako irakasleak ikusiko dituzue jolasak probatzen, ikastaro txiki batean. Behin jolasen funtzionamendua barneratuta, gure txikiekin lanean hasteko prest egongo dira!

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? 👀
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.