Skip to main content

“Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat, Palestinaren alde

Irudia
-

Palestinako egoera eta haur zein nerabeen aurkako erasoak salatzeko, Lizeoak berriz ere bat egin du “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin.

Ikasturte honetan bigarrenez osteguneko elkarretaratzeak egin ditugu gure sei ikastoletan —Donibanen, Lezon, Trintxerpen, Antxon, San Pedron eta Eraikin Nagusian—, eta hezkuntza komunitate osoak hartu du parte: langileek, ikasleek eta familiek, elkartasunez eta konpromisoz. 

Ekimen honen bidez, Palestinarekiko elkartasuna adierazi eta genozidioaren amaiera eskatu dugu.

Elkartasunaren keinu gisa, “Gure haurrak ere badira” ekimenak kamiseta berezi bat jarri du salgai. Palestinako haurren aldeko elkartasun sinbolo bihurtu nahi du, bereziki hezkuntza komunitatean.
Kamiseta 15 euroan helduentzat eta 10 euroan haurrentzat eros daiteke 👉 HEMEN

📸 Jarraian, sei ikastoletako elkarretaratzeetako irudiak ikus ditzakezue.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu