Skip to main content

Herrigintzatik, energia jasangarriarekin bat

Irudia
-

Aste honetan ere Oarsoaldeko Hitza astekarian tartea izan du Pasaia-Lezo Lizeoak.
Lezoko Energia Kooperatibak, KUNKANAk, bere burua aurkeztu du, eta Lizeoa kooperatibako kide izango da. 

Gainera, Lezoko ikastolako teilatua izango da KUNKANAren lehen energia sorburua: bertan jarriko dira kooperatibaren lehen eguzki plakak.

Aurkezpenean parte hartu zuten gure bi zuzendariak, Aitor Salaberria eta Iker Vidal, eta lehendakaria, Nekane Artola, gure egiten ditugun bi konpromiso azpimarratuz: jasangarritasuna eta herrigintza.

Pasaia-Lezo Lizeoan gure bi herrietako herrigintzako eragileekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa dugu, ikastolaren balioak eta komunitatearen indarra uztartuz.
Uste dugu hezkuntza, ingurumenarekiko ardura eta tokiko garapena eskutik doazela, eta bide horretan jarraituko dugu. 🌿

📰 Erreportaje osoa irakur dezakezue Oarsoaldeko Hitzaren web atarian

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu