Skip to main content

Balio etikoetatik, Palestinara begira

Irudia
-

DBH 1eko ikasleek Balio Etikoak ikasgaian Palestinako egoeraren inguruan hausnartu dute, gertatzen ari den errealitatea ulertzeko eta norberaren emozioak lantzeko helburuarekin.

Ikasgelan bideoak ikusi dituzte, etxean eta kalean entzundakoa partekatu, eta hortik abiatuta, sentimenduak eta emozioak identifikatzen aritu dira: beldurra, haserrea, lotsa (inork ezer egiten ez duelako), amorrua…

Ondoren, emozio horiek koloreen eta esaldien bidez muraletan islatu dituzte, eta horrela sortu dituzte argazkietan ikus daitezkeen artelan indartsuak. 

Hezkuntzatik ere, bakearen, enpatiaren eta justiziaren aldeko jarrera aktiboa lantzen dugu. 💚

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu