Skip to main content

Arantzan, natura eta laguntasuna uztartzen!

Irudia
-

Urriaren 15etik 17ra bitarte, LH6ko 89 ikasle Arantzako aterpetxean izan dira, esperientzia zoragarri batean murgilduta. 

Egitaraua ederra izan da:
🌲 “Natura ezagutzen” saioa eta San Juan Xahar-era irteera gidatua
🏔️ Mendi ibilaldia Zepuruko kaxkora
🏃 “Kirolaz natura ezagutzen” saioa Zuhaitz Parkean
🎲 Arantzako ginkana eta hizkuntza jolasak
💃 Diskoteka eta afal osteko jolasak, jakina!

Hiru egun ahaztezin, natura, lagunartea eta euskaraz bizitako uneak protagonista izan dira! 

Azken albisteak

Egileen saioak ekimenari ekin diogu, Euskal Herriko Idazleen Elkartearen laguntzarekin eta Pasaiako Udalaren babesarekin.