Skip to main content

Gure gazteak Pasaiako euskararen biziberritzearen motorra

Irudia
-

Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, hirugarren topaketa antolatu du, eta bertan, herriko euskaltzaleak elkartu dira berriz ere euskararen aldeko indarrak batzeko.

Ekitaldian, Pasaiako eragileen eta herritarren lana aitortu dute, eta bereziki, gazteak nabarmendu dituzte —euskararen biziberritzearen erronkari heldu eta gazte identitatea euskarari lotuta ere bizi daitekeela erakusten ari direlako.

Edizio honetan aitortza eta saria hiru gazte taldek jaso dute: Pasai Antxoko Topagunea, Papineko Gazteria eta Trintxerpeko Korkoiburuak. Harrotasunez esan dezakegu hiru gazte talde horietan ari diren gazteetako gehiengo handi bat gure komunitateko kide direla.

Euskararen aldeko lanean ari zareten gazte guztiei, zorionak eta eskerrik asko!
Zuek zarete etorkizuna, zuek zarete gure indarra. 

Azken albisteak

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak.
Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.