Skip to main content

Trintxerpeko Lilitegia: gure seigarren ikastola

Irudia
-

Ikasturte honetatik aurrera, Trintxerpeko Lilitegia ofizialki Pasaia-Lezo Lizeoaren parte da.


Orain arte Udal zerbitzu bat izan bada ere, Lizeoak kudeatu izan du urte luzez, eta aurrerantzean ere goxotasunez, zaintzan oinarrituta eta hezkuntza proiektu sendo baten barruan jarraituko dugu lanean. 

Euskara eta adimen emozionala dira gure hezkuntza-proiektuaren bi ardatz nagusi, gure txikienen garapena modu integralean laguntzeko eta haur bakoitzari bere erritmoan erantzuteko.

Hemendik aurrera, San Pedroko eta Trintxerpeko zero eta urtebete arteko haurrak Trintxerpeko Arrandegi kaleko egoitzan hartuko ditugu, eta bi urtetik aurrerakoak, berriz, San Pedroko eraikinean.
Ohi bezala, bi urtetik aurrerako ikasleek autobus zerbitzua izango dute Trintxerpetik San Pedrora joateko.

Pozik eta harro gaude Trintxerpeko Lilitegiko haurrak eta familiak gure komunitatearen parte izatera pasa direlako! 

📸 Argazki-galeria batean bildu ditugu gure Trintxerpeko egoitzako umeekin egindako une polit batzuk.
Ikusi hemen gure txikienen irribarreak eta eguneroko bizitzaren zatitxo bat.

Azken albisteak

Herbeheretako ikasleak gurera iritsi dira, Roermondeko ikastetxearekin dugun eskola truke progr
Lezoko lau urteko ikasleak Xoxolurrera irteera egin dute, Jaizkibel magalean dagoen paraje natural eder batera.
San Pedroko ikastolan, bi urteko gelan, “Tartetxo bat gurekin” ekimenak lekua izan du,