Skip to main content

Komikigintza BELATZ ilustratzailearekin

Irudia
-

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak KIMU proiektuaren barruan komikigintzaren munduan murgilduta dabiltza. Gelako lana indartzeko asmoz, Belatz marrazkilari iruñarra izan dugu gure artean, Idazleen Elkartearen eta Pasaiako Udalaren laguntzari esker.

Belatzek, urtero bezala, — Donibanerako bidea ondo ikasi du dagoeneko— bere sekretuak partekatu ditu gure ikasleekin: marrazkigintzaz aritu da, trukoak azaldu dizkie eta bertatik bertara marrazkiak egin dizkie.

Ikasleek arreta handiz jarraitu dute saioa, eta gustura entzun dituzte marrazkilariaren aholku eta istorioak! 

Azken albisteak

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak.
Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.