Skip to main content

Ibon Martin idazlea Juanba Berasategira bisitan

Irudia
-

Ibon Martin idazle donostiarra Juanba Berasategi aretora hurbildu zaigu Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleekin egotera. Saioan, batez ere, Onin eta Sira bere liburu sortak izan ditu hizpide, eta idazketaren inguruko hainbat aholku partekatu dizkie ikasleei. Irakurtzen eta idazten jarraitzera animatu ditu, sormena lantzeko eta istorio berriak irudikatzeko gonbidapena eginez.

Topaketa leku paregabean egin da, Pasaiako badiari begira, Juanba Berasategi aretoan. Ekimen hau Euskal Herriko Idazleen Elkartearen eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin antolatu dugu, irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin.

Azken albisteak

Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Durangon izan dira egun pasan,
Aurten ere, Lizeoko Euskararen Eguneko MOSAIKOA sortu dugu, eta atzo egindako urteko batzarrean estre
Berriki deitu dugu Gelaburuen Foroa eta, benetan, pozik gaude izan duen harrerarekin.