Skip to main content

Instalazio fotovoltaikoa muntatu dugu Lezoko Ikastolako teilatuan Kunkanarekin elkarlanean

Irudia
-

Pauso berri bat eman dugu energia berriztagarrien alde: Lezoko Kunkana Energia Berriztagarrien Komunitateko bazkide bihurtu gara eta kooperatiba horren lehenengo instalazio fotovoltaikoa Lezoko ikastolako teilatuan eraiki dugu. Nabarmendu beharra dago hau gure bigarren instalazio fotovoltaikoa dela, 2021ean Goinerrekin elkarlanean, eraikin nagusian eraikitakoaren ondoren.

Lezoko ikastolako instalazioa Hernaniko ADR industrialek muntatu du eta dagoneko teilatuan jarrita dago baina hiru-lau hilabete inguru beharko dira energia jasotzen hasteko. Elektrizitate sarerako konexioa egitea eta guztia legeztatzea izango dira hurrengo pausuak eta lan horiek burutzeko hiru bat hilabete beharko direla aurreikusi du Kunkana Energia Kooperatibak.

Datu batzuk

  • Gure teilatuko 310 m² erabili dira.
  • 84 panel fotovoltaiko, Nafarkoop–Goienerren proiektuarekin bat eginda.
  • 50,85 kWp-ko potentzia instalatu da.
  • Urteko 54 MWh inguruko energia garbia sortzeko gaitasuna izango du.

Sortutako energia modu partekatuan banatuko da: Pasaia-Lezo Lizeoak sortutako energiaren zati bat autokontsumituko du, eta Kunkanako norbanako bazkideek ere onura zuzena jasoko dute. Gainera, asteburuetan eta oporraldietan sor daitezkeen soberakinak erabiltzeko aukera eskainiko zaie herriko merkatariei.

Proiektu hau posible izan da, besteak beste, Lezoko Udalaren laguntzari esker, Kunkanaren sorreran eta instalazio honen garapenean bidelagun izan baitugu.

Kunkanako bazkide izateak gure ingurunea eraldatzen laguntzen du eta etorkizun jasangarriago baterantz urrats bat da.

Ikusi gure teilatuan instalazioa egiten ari zirela ADR Industrialek eta Kunkanak sortu duten bideoa:

👇

 

Azken albisteak

Etxeetan jaso duzuen Eguberriko postalaren atzean dagoen sormen prozesua ezagutzeko, Garazi Kuesta ikasle ohiarengana jo dugu. Harekin hizketan aritu gara, “Elkartasunez” deitu duen postalaz.
Bidaia kulturalaren baitan, Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Espainiako hiriburuan murgiltzeko aukera izan dute egunotan.