Skip to main content

Elkar zainduz, elkar ezagutuz

Irudia
-

Bisita berezia izan dugu DBH1eko ikasgelan: Harrera Sareko boluntarioak, Peio Aierbe eta Marixabel Kerejeta, eta haiekin batera Said Bouhmad eta Badr El Amari gazteak gure ikasleekin egon dira Proiektu Komunitarioak ikasgaia indartzeko asmoarekin.

Ikasleek aukera paregabea izan dute Harrera Sareak egiten duen lana gertutik ezagutzeko, eta baita Saiden eta Badr-en kontakizunak entzuteko ere: nola iritsi ziren Euskal Herrira, gaur egun zertan ari diren, eta etorkizunerako dituzten amets eta helburuak.

DBH1eko ikasleek aurten Proiektu Komunitarioak ikasgaian “elkar zainduz” landuko dute: norbere burua zaintzen ikastearekin hasiko dira, eta pixkanaka komunitatearen aldeko ekintzak egingo dituzte, esaterako, Harrera Sarearekin elkarlanean aritzea.

Topaketa hunkigarria izan da, eta aukera ederra elkartasuna, errespetua eta begirada zabalak lantzeko. 

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? 👀
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.