Skip to main content

Ipuina opari: LH6ko ikasleak HH5 urteko geletan

Irudia
-

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bisita egin diete Haur Hezkuntzako 5 urteko geletakoei, pasa den ikasturtean gelan sortu zituzten ipuinak aurkezteko eta txikienekin partekatzeko. Taldeka antolatuta, gela bana ikastola banara joan da: 6A Lezora, 6B Antxora, 6C San Pedrora eta 6D Donibanera.

Bisitan ikasleek sortutako ipuinak kontatu eta gelan utzi dituzte opari, HHko txikiek nahi dutenean irakurri eta gozatzeko. Oso aldarte onean eta giro atseginean aritu dira, elkarren arteko harremanak sendotuz eta irakurzaletasuna sustatuz.

Datorren urtean  ipuin berriekin itzuliko direla aurreratu dute. Sortzeko gogoa eta irudimena ez dira falta!

Azken albisteak

Orientatzaile bat kontratatu behar da, lan jardueraren %100ean datozen hilabeteetarako. Eskatzen edota baloratuko diren baldintzak:
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.