Skip to main content

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Hernion!

Irudia
-

Azaroaren 11n, Hernio mendiaren tontorra zapaldu zuten Batxilergoko 1. mailako ikasleek. Gorputz hezkuntza ikasgaian Wikiloc aplikazioa ezagutzen aritu dira, horrela, mendian segurtasunez ibiltzen ikasi dute, ibilbideak jarraitzen eta norberak bere ibilbide propioak nola sortu ikasten aritu dira, besteak beste. 

Egun osoko irteeran, Euskal Herriko tontor mitiko bat konkistatu zuten: Hernio. Haizeak gogor jo bazuen ere, primeran igaro zuten eguna natura bete-betean, ikuspegi ederrez gozatuz eta gure bazterrak hobeto ezagutzeko aukera paregabea galdu gabe.

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu