Skip to main content

Euskararen Eguna: ospakizuna eta aldarria ikastola guztietan

Irudia
-

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu dugu Lizeoko gure  sei eraikinetan, giro alaian eta euskararen aldeko aldarri bateratuan. Adin guztietako ikasleek parte hartu dute, bakoitzak bere neurrira prestatutako ekintzetan.

Goiko eraikinean, ohitura bihurtu den Euskaraokea izan da protagonista. DBHko lehen zikloko ikasleek LHkoei zuzendutako saio berezia antolatu dute,  gainera, DBHko bigarren zikloko Euskara taldekoak antolakuntzan bikain aritu dira, giro ederra sortuz. (Ikusi bideoa)

 

Txikienen artean, egun magikoa izan da: “Argitxo” iratxoak bisita egin die, eta pozarren hartu dute ikasle txikienek. 

Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoek, bere aldetik, ospakizun koloretsua antolatu dute: kantuan eta dantzan arituz, euskararen aldeko jai giroan.

Gainera, goizean goiz, Lezoko Ikastolan, Errota Guraso Taldeak ekimen berezia egin du. Gurasoei gosaria eskaini diete sarreran, eta trukean galdera hau luzatu diete: “Eta zuk, euskararengatik zer?” Erantzunak poster erraldoi batean bildu dituzte, komunitatearen indarra eta konpromisoa agerian utziz.

Eguna biribila inondik inora, Lizeoan euskarak badu etorkizuna, denon artean ari gara bidea egiten. 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu