Skip to main content

Gelaburuen Foroak komunitate bizi eta indartsua garela erakutsi digu!

Irudia
-

Berriki deitu dugu Gelaburuen Foroa eta, benetan, pozik gaude izan duen harrerarekin. 50 lagunetik gora gerturatu zineten eta eraikin nagusiko liburutegia txiki geratu zitzaigun. Komunitate bizia garen seinale!

Foroan gai asko jorratu genituen: egoera ekonomikoa eta Jaurlaritzaren finantziazioa, EAEko Hezkuntza Legeak sortzen duen ziurgabetasuna, guraso bileretan euskara erdigunean jartzeko proposamen berriak aztertzea, Errota Guraso taldearen ekimenez Lizeoko Euskara Batzordea berraktibatzeko egitasmoa, 2025–2029 Plan Estrategikoa iristear dela, baita Lizeoren 50. urteurrenaren prestaketak ere. Bukatzeko, gogorarazi genuen Lizeoaren urteko batzarra abenduaren 10ean, 18:00etan egingo dela Juanba Berasategin aretoan.

Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi! Halako espazioetan antzematen da benetan Lizeoa komunitate aktibo eta konprometitua dela.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu