Skip to main content

1,1 milioi euroko laguntzak banatu ditu Elkartasun Ikastolen Batzarrak

Irudia
-

Elkartasuna da Ikastolen mugimendua ezaugarritzen duen ardatz nagusietako bat. Urtero bezala, Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak bultzatutako elkartasun ekintza erraldoiaren baitan, zailtasunak dituzten ikastolei eta proiektuei babesa eman zaie.

Aurten, bestetik, Ikastolen Elkartearen Batzar Nagusian aurrekontuak eta ikasturteko kudeaketa plana onartu dira. Bestetik, Elkartasun Kutxaren bidez, zazpi ikastola eta proiektu estrategikori sostengua emanez, guztira, 1,1 milioi euroko laguntzak banatuko dira.

115 ikastolek osatzen dugu Ikastolen Elkartea eta guztien artean hartzen dugu gure gain ikastola guztiek aurrera egiteko erantzukizun partekatua.

2024an babestutako ikastolak eta proiektuak

Aurtengo ekitaldian, 1.094.072 euro bideratu dira, inbertsio eta mailegu moduan, ondorengo proiektuetara:

  • Argia Ikastola (Tutera): Inbertsioa, ikastolaren maileguei aurre egiteko eta defizita estaltzeko.
  • Ibaialde Ikastola (Lodosa): Inbertsioa, egindako inbertsioei eta egitura-gastuei aurre egiteko.
  • Lizeoaren hedapena (Donapaleu): Inbertsioa. 2027an ateak irekiko dituen Lizeo berrirako proiektua finantzatzen lagunduko du Elkartasun Kutxak.
  • Kattalin Elizalde Kolegioa (Senpere): Inbertsioa, ikastola berria eraikitzeko behar izan den finantzaketan laguntzeko.
  • Ikastolen Etxea (Kanbo): Inbertsioa, Ikastolen Etxearen maileguaren erdia ordaintzeko konpromisoari erantzuteko.
  • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi): Mailegua, egindako inbertsio handiei erantzuteko.
  • Zubimusu Ikastola (Amasa-Villabona / Zizurkil): Mailegua, ikastolaren berehalako altxortegi-beharrak estaltzeko eta ezusteko itzulketa-ordainketari aurre egiteko.

Elkartasun ekintza honen bidez, beste behin ere agerian geratu da Ikastolen mugimenduaren indarra komunitatean, elkarlanean eta elkarren arteko babes sarean dagoela.

Azken albisteak

Asteburu honetan, abenduaren 13an eta 14an, Santomas ospakizunetan parte hartu dugu,
Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako lau gelak, banan-banan, Donostiako suhiltzaileen egoitzan
DBH1eko ikasleak azken hiruhilekoan kosmosaren sekretuak ikasten aritu dira, eta amaiera ezin hobea izan dute: Beñat Vizcaino errenteriarraren bisita berezia.