Skip to main content

DBH 1eko ikasleak unibertsoan barrena

Irudia
-

DBH1eko ikasleak azken hiruhilekoan kosmosaren sekretuak ikasten aritu dira, eta amaiera ezin hobea izan dute: Beñat Vizcaino errenteriarraren bisita berezia. 

Beñatek astro-fotografian duen zaletasuna partekatu du ikasleekin, eta saio benetan harrigarria izan da! Bere teleskopioa eta hari eransten dion argazki kamera berezia ekarri ditu. Kamera honek barruan haizagailua eta guzti du, argazki bat ateratzeko hiru ordu ere behar izaten ditu eta!
 

Ikasleek galdera mordoa egin dizkiote, unibertsoari buruzko kontuak ikasi, eta gainera, Beñatek berak ateratako espazioko argazki ikusgarriak ikusi dituzte.

Beñatek argazki horietako asko bere Instagram kontuan partekatzen ditu: ikusgarriak benetan!

📸: @bvizcaino

 

Azken albisteak

Orientatzaile bat kontratatu behar da, lan jardueraren %100ean datozen hilabeteetarako. Eskatzen edota baloratuko diren baldintzak:
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.