Skip to main content

Amazoniara Marimototsekin eta Porrotxekin

Irudia
-

Gure Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak Marimototsekin eta Porrotxekin egon berri dira “Ez gara jaitsiko!” ikuskizunaz gozatzen.

Ikuskizun honek Alboan elkartearen “Amazonia gara” kanpainarekin elkarlanean sortutako sormen eta zabalkunde proiektua aurkezten du, naturaren zaintza eta kultura balioen inguruan sakontzeko modu zoragarria eskaintzen duena.

Goitik lurra hobeto ikusteko Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, eta Porrotxek, adarrez adar, bidaia liluragarriari ekingo dio, ikasleekin batera musikaren laguntzaz.

Ederki pasa dute gure txikiek!

Azken albisteak

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak.
Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.