Skip to main content

Marijori eta Amaiari agur hunkigarria egin diegu

Irudia
-

 

Merezitako erretiroa hartu dute Amaiak eta Marijok. Gaur, emozioz betetako agurra egin diegu, urteetako lanari, konpromisoari eta maitasunari eskerrak emateko.

Lizeoko komunitatearen parte izateagatik eta Pasaiako eta Lezoko hainbat belaunalditan arrastoa uzteagatik, mila esker.

Hau zuen etxea izango da beti. Ongi bizi etapa berrian! 

🎤 Bertsoa Marijori

Merezita hartuko
duzu betiko jai
tipula ta letxuga
egongo dira zai.
Gure bihotzak ere
minduta daude, ai!
lan bikaina_egin duzu
egon zaitez lasai.

Marijo gabe ezin
ikastola_ulertu
irakasle izan zara
ta ama bihurtu
maitasuna itzultzen
gara gu saiatu
denon artean baietz
bero besarkatu

🎤 Bertsoa Amaiari

Irribarre polit bat
duzu aurpegian
ta kolore biziak
dituzu begian
mila esker benetan
gure izenian
beti egongo zara
gure bihotzian

Esker oneko hitzak
zu zarenagatik
guztia eman eta
jasotzen baitut nik.
Mila esker berriro
maitatzeagatik
eskerrik asko Amaia
gu zaintzeagatik

Doinua: Behin batean Loiolan

Azken albisteak

Inork ez zien adierazi euskaltzale haiei nondik zen, ezta nola egin ere, baina arian-arian, asmatu zuten bideari ekiten. Lezon lehenengo, Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen segidan.
Datorren larunbatean, hilak 17, Pasaiako Zinema Txikiaren saio berri bat izango dugu, eta or
Kudeatzaile-finantza zuzendaria kontratatzeko prozesua abiatu dugu Lizeoan.