Skip to main content

MENDE ERDIA AURRETIK

Irudia
-

Inork ez zien adierazi euskaltzale haiei nondik zen, ezta nola egin ere, baina arian-arian, asmatu zuten bideari ekiten. Lezon lehenengo, Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen segidan. Harriz harri eraiki zuten guraso kementsu haiek herri bakoitzean ikastola bana.

Elkarrekin aritzeko batu ziren ondoren, oztopo eta zailtasunez jositako bidean. Herri honek behar zuen hezkuntza euskalduna izateko makina bat kantaldi, diru eske eta lan militanteren ondoren, Donibaneko eraikina izendatu zuten badiako ikastola txiki handi horien aterpe. Ez dugu ahaztu behar, auzolan erraldoi haren oinordeko izatea dugu ardura, euskararen herri bezala irauteko grinaren katebegi.

Lizeoaren ibilbidea hasi besterik ez zen egin, ordea, ikastola txikiak batzerakoan. Izan dira bidean zatiketa garaiak bezala batasun garaiak, oparotasun aldiak baino gehiago bestelakoak.

Halakoxeak gara, gure badiaren tankerakoak. Baina ez gara sekula baztertu Pasaian eta Lezon euskararen biziberritzea bultzatzeko bidetik, herri nortasuna indartzeko ekimenak eta euskal curriculumaren garapena dira, besteak beste, horren erakusle.

Zintzoak izanda, aurrekoen ahaleginak ekarri gaitu honaino. Haiei zor diegu helmugak oraindik ere hor jarraitzea. Horregatik, oraindik ere amestu ahal izateko egin diguten opariari aldarrikapen batekin erantzungo diogu Lizeoaren 50. urteurrenean: mende erdia dugu aurretik euskaltzaleek abiatutako bidea, euskaraz bizitzekoa, osatzeko!

Azken albisteak

Lizeoan etengabe ari gara gure hezkuntza-proiektua aberastuko duten pertsonen bila.
Datorren larunbatean, hilak 17, Pasaiako Zinema Txikiaren saio berri bat izango dugu, eta or
Kudeatzaile-finantza zuzendaria kontratatzeko prozesua abiatu dugu Lizeoan.