Skip to main content

NI=ZU kanpaina: LH 5. mailako ikasleak Gureak-en

Irudia
-

Aurten ere, NI=ZU kontzientziazio kanpainaren barruan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Errenteria-Oreretako Gureak enpresa bisitatu dute, bertako errealitatea lehen eskutik ezagutzeko.

Bisita honen bidez, ikasleek desgaitasun intelektualaren errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan dute, aniztasuna aberastasun gisa ulertuz eta errespetuan, elkartasunean eta bizikidetza positiboan oinarritutako balioak landuz.

Horrelako esperientziek aukera ematen dute:

  • Aurreiritziak apurtzeko,

  • Pertsona guztien gaitasunak balioan jartzeko, bereziki lan-gaitasunei dagokienez,

  • Eta ikasleen ikuspegia eraldatzeko, gizarte bidezkoago eta inklusiboago baten alde.

Hezkuntzatik ere gizarte eraldaketa sustatzea ezinbestekoa dela sinetsita, horrelako ekimenek zentzu berezia dute gure egunerokoan.

Eskerrik asko Gureak-eko lantaldeari harreragatik eta emandako azalpenengatik.

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.