Aurten ere, NI=ZU kontzientziazio kanpainaren barruan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Errenteria-Oreretako Gureak enpresa bisitatu dute, bertako errealitatea lehen eskutik ezagutzeko.
Bisita honen bidez, ikasleek desgaitasun intelektualaren errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan dute, aniztasuna aberastasun gisa ulertuz eta errespetuan, elkartasunean eta bizikidetza positiboan oinarritutako balioak landuz.
Horrelako esperientziek aukera ematen dute:
Aurreiritziak apurtzeko,
Pertsona guztien gaitasunak balioan jartzeko, bereziki lan-gaitasunei dagokienez,
Eta ikasleen ikuspegia eraldatzeko, gizarte bidezkoago eta inklusiboago baten alde.
Hezkuntzatik ere gizarte eraldaketa sustatzea ezinbestekoa dela sinetsita, horrelako ekimenek zentzu berezia dute gure egunerokoan.
Eskerrik asko Gureak-eko lantaldeari harreragatik eta emandako azalpenengatik.
Este año también, dentro de la campaña de sensibilización NI = ZU, el alumnado de 5.º de Educación Primaria ha visitado la empresa Gureak de Errenteria-Orereta, con el objetivo de conocer de primera mano su realidad.
A través de esta visita, las alumnas y los alumnos han tenido la oportunidad de acercarse a la realidad de la discapacidad intelectual, comprendiendo la diversidad como una riqueza y trabajando valores basados en el respeto, la solidaridad y la convivencia positiva.
Experiencias como esta permiten:
Romper prejuicios,
Poner en valor las capacidades de todas las personas, especialmente en el ámbito laboral,
Y transformar la mirada del alumnado en favor de una sociedad más justa e inclusiva.
Convencidas y convencidos de que también desde la educación es imprescindible impulsar la transformación social, iniciativas como esta tienen un significado especial en nuestro día a día.
Muchas gracias al equipo de Gureak por la acogida y por las explicaciones ofrecidas.